top of page

Historia

Euskal Herriko dantza konpainia, 1968an Donostian sortua, Gene Yurre zuzendari zela. 1993az geroztik, Faustino Aranzabal da zuzendari artistikoa, eta, 2000. urteaz geroztik, Idoia Ibarzabalek dihardu dantza-irakasle eta zuzendari laguntzaile gisa. Sorkuntzarako inspirazio iturritzat mundu tradizionala hartuz, dantzako antzerki original eta anitza egiten dute, dramaturgiari eta mugimenduaren kalitateari garrantzia emanez. Obra hauek nabarmentzen dira: Hostoak (1996), Soka (1998), Bestaberri (2000), Marixe (2002), Sehaska (2006), Buba eta Bubu (2011), Oteizaren kaxa beltza (2014), Zeruko (2017) eta Ikonografiak (2019). Abangoardia historikoen eragina dute, eta beren lana hainbat biurtekotan erakutsi dute, Lyonen, Wuppertalen, Venezian eta Kasselen besteak beste.

N1.jpg
bottom of page